Atlantikaldiak irailaren 24tik 27ra ospatuko du bere zazpigarren edizioa, eta urtero bezala, jarduera artistikoak eta kulturalak programatzeko proposamenak jasotzeko deialdia luzatu nahi die herritar zein eragileei.

Zer baloratuko da?


Proposamenak baloratzeko garaian, antolakuntza batzordeak honako irizpide hauek izango ditu kontuan: 
  • Urtean zehar antolatutako ohiko ekitaldien errepikapena ez izatea, hots, berrikuntza bat barneratzea.
  • Parte-hartzea sustatzea.
  • Eragile ezberdinen arteko elkarlanetik sortutako ekimena izatea.
  • Kaletarra, topagune izatea.
  • Kultur aniztasuna bultzatzea.