menu

Izen-ematea behar duten jardueretarako epea zabalik

blog orrialde nagusira itzuli blog orrialde nagusira itzuli blog orrialde nagusira itzuli blog orrialde nagusira itzuli blog orrialde nagusira itzuli blog orrialde nagusira itzuli blog orrialde nagusira itzuli blog orrialde nagusira itzuli blog orrialde nagusira itzuli blog orrialde nagusira itzuli blog orrialde nagusira itzuli blog orrialde nagusira itzuli blog orrialde nagusira itzuli blog orrialde nagusira itzuli

blog orrialde nagusira itzuli blog orrialde nagusira itzuli blog orrialde nagusira itzuli blog orrialde nagusira itzuli blog orrialde nagusira itzuli blog orrialde nagusira itzuli blog orrialde nagusira itzuli blog orrialde nagusira itzuli blog orrialde nagusira itzuli blog orrialde nagusira itzuli blog orrialde nagusira itzuli blog orrialde nagusira itzuli blog orrialde nagusira itzuli blog orrialde nagusira itzuli

2025JarduerakPrentsa

Ohi bezala, Atlantikaldiko jarduera guztiak doakoak izango dira eta ez da sarrerarik beharko. Hala ere, zenbait ekimenetan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da: bisita gidatuak, Sukaldian ekimena, Emakumeen Etxeko ikastaroak eta paddle surf saioak, besteak beste. Horretarako, webgune honetan aurkituko duzu izen-emateko aukera.

Izen emateko epea: irailak 15.

Atlantikaldia kultur eta musika jaialdia izateaz gain, herria modu berezian bizitzeko gonbidapena ere bada. Hori sustatzeko egingo dira bisita gidatuak: irailaren 18, 19, 20 eta 21ean izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, haur zein helduentzat. Alde Zaharra, emakume iraultzaileen historia, industria garaiko Errenteria edo itsas sustraiak izango dira, besteak beste, ibilbide tematiko horien ardatz. Aurten berrikuntza gisa, Palestinako errefuxiatuen egoeraren inguruan gehiago ezagutzeko bisita bat ere izango da.

Haur eta familientzako bi pista-joko berezi antolatu dira aurten ere. “5 ateen bila”: 5 eta 12 urte bitarteko haurrei eta haien familiei zuzendua. Parte-hartzaileek Alde Zaharreko harresien ate historikoak bilatu beharko dituzte. Irailaren 20an, 10:00etan izango da. “Errenteriako altxorrak azaleratzen”: 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Pista-joko honetan Kasko Historikoan agertutako aztarna arkeologikoak ezagutuko dituzte. Irailaren 21ean, 10:00etan egingo da eta ordu eta erdi iraungo du. Haurrek heldu batekin joan beharko dute.

Sukaldian berriz, kulturarteko gastronomia topaketa bat da. Herrialde ezberdinetako errezetak ikasi eta prestatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek —Maroko, Aljeria, Ganbia, Mexiko, Ukraina, Mongolia, Venezuela, Galizia eta ijito komunitatearen errezetak, besteak beste—. Sukaldaritza tailerrak irailaren 21an izango dira, goizeko 10:00etan hasita, herriko elkarte gastronomikoetan. Ondoren, 13:30etik aurrera, prestatutako pintxoak euro baten truke dastatu ahal izango dira Foruen Plazako Herrixka gunean. Salmentatik jasotzen den dirua Zaporeak proiektura bideratuko da.

Oiartzun ibaian paddle surf egiteko aukera ere egongo da irailaren 20ean, 17:00, 18:00 eta 19:00etan. Parte hartu nahi dutenek izen-emate orria bete beharko dute.

Emakumeen Etxean ekimen berri bat antolatu da aurten: DJing tailerra. 15 urteko emakumeei zuzendua, DJ saio propioak sortzen ikasiko dute. Izena eman beharko dute 2 eguneko ikastaro honetarako.

Horiez gain, Atlantikaldiak ehunka proposamen ireki eta doako eskainiko ditu, herriko kaleetan zehar, guztion gozagarri.

BISITA GIDATUAK

Oculto en el casco histórico (CAS)
Irailak 18 . 16:30

Bakearen soinu-mapa ilustratua, Palestinatik Gipuzkoara
Irailak 19 . 18:00

Kasko historikoan ezkutatuta (EUS)
Irailak 19 . 12:30

Viaje a la pequeña Manchester (CAS)
Irailak 19 . 16:30

5 ateen bila (8-12 urte) (EUS)
Irailak 20 . 10:00

Manchester txikira bidaia (EUS)
Irailak 20 . 11:30

De Orereta a Villa Marítima (CAS)
Irailak 20 . 13:00

Sirena hotsen atzetik (10-12 urte) (EUS)
Irailak 20 . 16:30

Errenteriako altxorrak azaleratzen (8-12 urte) (EUS)
Irailak 21 . 10:00

Oreretatik itsas hirira (EUS)
Irailak 21 . 12:00

Emakume-EKIN
Irailak 19 . 10:00

SUKALDIAN

Marokoko gastronomia (Gau Txori Elkartean)
Irailak 21 . 10:00

Aljeriako gastronomia
(Euskaldarrak Elkartean)

Irailak 21 . 10:00

Ganbiako gastronomia (Alkartasuna Elkartean)
Irailak 21 . 10:00

Mexikoko gastronomia
(Arditurri Elkartean)

Irailak 21 . 10:00

Ukrainako gastronomia (Batasuna Elkartean)
Irailak 21 . 10:00

Mongoliako gastronomia
(Beraun Bera Elkartean)

Irailak 21 . 10:00

Ijito Herriko gastronomia (Gure Toki Elkartean)
Irailak 21 . 10:00

Venezuela eta Galiziako gastronomia
(Niessen Elkartean)

Irailak 21 . 10:00

PADDLE SURF

1. Txanda
Irailak 20 . 17:00

2. Txanda
Irailak 20 . 18:00

3. Txanda
Irailak 20 . 19:00

BESTELAKO TAILERRAK

DJing tailerra (Emakumeen Etxea)
Irailak 18 . 18:00

DJing tailerra (Emakumeen Etxea)
Irailak 19 . 18:00

Bidai maleta – Kromosoma tailerra
Irailak 19 . 17:30

Zainduz, eskuak. Kontatuz, lepokoak. Bitxigintza tailerra
Irailak 20 . 12:00

Biolur-ekin sukaldean kontu kontari
Irailak 21 . 11:30

Irailak 17-20
Errenteria