Covid-19protokoloa


Kontzertuetarako osasun eta segurtasun neurriak

 

  1. Aforoak mugatuak izango dira eta sarrera soilik gonbidapen bitartez izango da.
  2. Sarrera ordutegiak errespetatu beharko dira jende pilaketak ekiditeko.
  3. Sarreran, eskuak gel hidroalkoholikoz garbitzea nahitaezkoa izango da.
  4. Musukoaren erabilera derrigorrezkoa izango da ekitaldiak irauten duen tarte osoan.
  5. Pertsonen arteko distantzia 1,5 metrokoa izango da.
  6. Ikuskizunetan aulkian eserita egon beharko da. 
  7. Aulkiak kontzertu bakoitzaren ostean desinfekzio likidoarekin garbituko dira.

Ikuskizunetarasarrera


Gonbidapenak

 

Aurtengo Atlantikaldiaren edizioa ere bereziki apartekoa izango da. Covid-19 birusak eragindako salbuespen egoeraren aterkipean garatuko delako, eta osasun neurri berezi eta zorrotzak aintzat hartzen dituen protokoloa diseinatu delako segurtasun eta osasun neurriak bermatzeko. Aforoak zaintzeko gonbidapen bitartez sartzea ezinbestekoa izango da.