SEGURTASUN DISTANTZIAK
1.5 metro
AFORO MUGATUAK
Sarrera gonbidapenak
HIGIENEA
Gel hidroalkoholikoak
ELKAR ZAINTZA
Musukoen erabilera
Kontzertuetarako osasun eta segurtasun neurriak
- Aforoak mugatuak izango dira eta sarrera soilik gonbidapen bitartez izango da.
- Sarrera ordutegiak errespetatu beharko dira jende pilaketak ekiditeko.
- Sarreran, eskuak gel hidroalkoholikoz garbitzea nahitaezkoa izango da.
- Musukoaren erabilera derrigorrezkoa izango da ekitaldiak irauten duen tarte osoan.
- Pertsonen arteko distantzia 1,5 metrokoa izango da.
- Kontzertu guztian zehar aulkian eserita egon beharko da.
- Aulkiak kontzertu bakoitzaren ostean desinfekzio likidoarekin garbituko dira.
Gonbidapenak
Aurtengo Atlantikaldiaren edizioa bereziki apartekoa izango da. Covid-19 birusak eragindako salbuespen egoeraren aterkipean garatuko delako, eta osasun neurri berezi eta zorrotzak aintzat hartzen dituen protokoloa diseinatu delako segurtasun eta osasun neurriak bermatzeko. Ekitaldi guztiak gune bakar batean ospatuko dira, eta aforoak zaintzeko gonbidapen bitartez sartzea ezinbestekoa izango da.
