“OTEMPODIZ” (DENBORAKDIO) dantza ikuskizuna, Mozambique eta Euskal Herria bitartean bi norantzatan uztartzen den sorkuntza artistiko eta kultura-truke proiektu baten emaitza da. AECID, SORTUTAKOAK (Gipuzkoako Dantzagunearen egoitza artistikoa) eta ATLANTIKALDIA Errenteriako jaialdiaren laguntzarekin; Ertza konpainiak sustatutako proiektu honek, lanbide irtenbide bat eta nazioarteko dantza zirkuituetan murgildu ahal izateko lanabesak eskaini nahi dizkie Maputoko bi dantzariei.

Mozambiqueko bi dantzariak Errenterian daudela aprobetxatuz bi dantza tailer emango dira irailaren 20tik 23ra: BreakDance eta afrikar-dantza Machawona.

Bestalde irailaren 25ean beste bi masterclass emango dira: Breakdance eta Machawona