Basque Culinary Center eta Errenteriako Aniztasun Sailaren arteko kolaborazioaren bitartez, Atlantikaldiako Sukaldian jardueran “irakasle” moduan ibili diren jatorri ezberdinetako herritarrek lehen eskutik ezagutuko dituzte sukaldaritzan dauden tendentziak eta egiteko modu berriak.

Topaketa honek ortzimuga berriak irekiko ditu eta jatorri ezberdinetako sukaldaritzen arteko fusioaz gain, tradizioa eta etorkizunaren arteko fusioa emango da. Honek denak, datozen Sukaldianetarako ahaldunduko ditu herriko sukaldariak.