Atlantikaldiak urte bukaera arte eskainiko dituen ekintzatako bat da Jantziaren Zentroko erakusketa berria.

Erakusketak Pasaiako portuan lau mendetan zehar merkantzia zein bidaiarien garraioaz arduratu ziren arraunlari trebeak oroitu eta omentzeko helburu bikoitza dauka.

Erakusketaren ordutegia

Erakusketa doan ikus daiteke urriaren 25era arte ordutegi honetan: larunbatetan 11.00etatik 14.00etara eta 17.00 20.00etara eta igande eta jai egunetan 12.00etatik 14.00etara.

Jantziaren Zentroak Pasaiako badiako batelerak ardatz hartuta erakusketa berria zabaldu. Hainbat galderari erantzun nahi zaio Kapitain-etxeko proposamen berriarekin: emakume hauek nortzuk ziren? Zein zen euren lanbidea? Nola janzten zuten? Zer garrantzia zuten Pasaiako portuan?

Galdera horiei guztiei erantzuteko, Jantziaren Zentroak erakusketa antolatu du. Bertan, bederatzi batelera jantzi ikus daitezke, guztiak koadroen, grabatuen eta argazkien erreprodukzioak. Bi XVIII. mendekoak dira, hiru XIX. mendekoak eta bat XX. mendekoa. Jantziekin batera, horiek egiteko erabilitako irudiak egongo dira ikusgai.

Aipatzekoa ere Luis Paretek 1876 urtean margotutako Pasaiako badiako margolana, Jantziaren Zentroak irudia handitu eta horma batean aldetik aldera jarri du. Irudi erraldoi horretan Pasaiako badia, Pasai San Pedro eta Pasai Donibane eta oraindik zutik diren eraikinak ikus daitezke.

Batelera gehienak Errenteria eta Pasaiako emakumeak ziren, eta badiaren alde batetik bestera, edo itsasontzitik portura bidaiariak eta merkantziak eramaten zituzten. Gizonezkoak hilabete luzeetarako itsasoratzen ziren garaietan, emakumeentzat ogibide bilakatu zen lau mendeetan zehar.

Bateleren aipamen zaharrena 1615. urtekoa da, Lope de Vega idazleak “lorez eta adarrez apaindutako txalupa-arraunlariak” bezala deskribatu zituenean. Jantziaren Zentroak 10 idazleren testuak bildu ditu erakusketa honetarako; horien artean, Pierre de Lancre inkisidorea. Honek 1622an horrela deskribatzen zituen: “deabruarekin hitzarmena dute itsasaldiak aldatzeko eta ekaitzak altxatzeko”. Wellingtongo dukeak 1813an dio, “euren txalupak kaskarregiak dira armamentua garraiatzeko”. Jantzien deskribapenaz haratago, bateleren izaeraren berri D, Aulnoy kondesak ematen du, 1679an batelera batek bere sukaldariari burua arraun batekin ireki ziola kontatzen du, batelera ukitzen saiatu zelako.

Literatur erreferentzietatik haratago, batelerak benetako emakumeak ziren, eta hori frogatzeko Jantziaren Zentroak 1615etik 1860ra Errenteriako eta Pasaiako artxibo historikoetako dokumentazioan aipatzen diren bateleren izen abizenak jaso ditu.

Erakusketak Pasaiako portuan lau mendetan zehar merkantzia zein bidaiarien garraioaz arduratu ziren arraunlari trebeak oroitu eta omentzeko helburu bikoitza dauka.