Okerrera egin du eguraldi iragarpenak eta hala, Atlantikaldia jaialdiko antolakuntzak gaur, hilak 26, iluntzean ospatzekoak ziren kontzertuak ere bertan behera uztea erabaki du.

12:00etan hasi den Pedro Pastor + Izaroren kontzertuarekin aurrera egin ahal izan den arren, Gabacho Maroc + Ainara Ortega eta Che Sudaka + Huntza taldeak ezingo dira Atlantikaldiako oholtzara igo gaur; izan ere haize bolada bortitzenak arratsalderako baitaude iragarrita.

Hala ere, eta inplikatutako talde, teknikari eta lantaldearen ahalegin bereziari esker, Gabacho Maroc + Ainara ortegaren kontzertua bihar eskaini ahal izango da eguerdiko 12:00etan.

Antolakuntza taldeak jakinarazi du ikusleen segurtasuna lehenetsita hartutako erabakiak direla guztiak.