Atlantikaldia jaialdiko antolakuntzak gaurko, hilak 25erako, iragarrita zeuden kontzertuekin aurrera ez egitea erabaki du haize bolada indartsuak direla eta.

Hala, eta ikusleen segurtasuna lehenetsiz,   gaur iluntzean ospatzekoak ziren bi musika ikuskizunak bertan behera geldituko dira: Guillem Roma + Afrika Bibang eta Arat Kilo + Mad Muasel, hain zuzen.

Biharko iragarpenen arabera eguraldiak hobera egingo du, eta beraz, hilaren 26rako programatuta dauden hiru kontzertuak iragarritako ordutegi berean izango dira:

  • 12:00 Pedro Pastor + Izaro
  • 19:00 Gabacho Maroc + Ainara Ortega
  • 21:30 Che Sudaka + Huntza