Marokon koronabirusak eragindako osasun larrialdi egoera dela eta Oum taldeak ezin izango du Atlantikaldian parte hartu

Talde marokoarrak Alos Quartet bertako taldearekin aurreikusita zuen Itsas Elkarrizketa, beraz, bertan behera geldituko da.

Talden hauen ordez eszenatokira igoko den taldea Gabacho Maroc izango da eta Ainara Ortega abeslaria izango  dute beraiekin elkarlanean. Ikuskizun berezi hau egun eta ordu berean ospatuko da, irailak 26 larunbata iluntzeko 19etan.

Informazio gehiago