La Yegrosen ahotsak Argentinako eta Latinoamerikako sustraiak ekartzen ditu gogora. MTV Iggyk “Argentinako cumbia berriaren eszenari ukitu feminista emateagatik” aitortu du, eta world music eta global bass eszenak gurutzatzen dituen bere feminitatea eta energia ekarri ditu.

Argentinan jaioa baina Frantzian bizi dena, chamamé dub -etik funky koplara eta cumbia rap -etik abesti dantzagarrienetara doan nahasketa bitxi eta lehergarri bat gauzatzen du. Argentinako ipar-ekialdeko oihaneko erritmo tradizionalak uztartzen ditu, munduko belarrian ezezaguna den soinua, Buenos Aires bezalako hiri kosmopolita batean bizitzearen eragina duen hiri-estiloarekin. Yegros ez da artista berria, munduko eszenatoki garrantzitsuenetan jo du, ZZK Club bandan, Danimarkako Central Park Summerstage eta Roskilde Festivalen barne, 1998an bere debuta egin zuelarik 15 mila lagunen aurrean.

Soinu lokal eta global batek aldi berean bultzatuta, La Yegrosen kontzertuetan publikoak lehen kantutik azkenekora arte dantzatzen du. Cumbiaren lehen dama eta bere taldea munduan zehar ibili dira Mawazine (Maroko), Sziget (Hungaria) eta Transmusicales de Rennes (Frantzia) jaialdietara beraien musika eramanez.

Erritmo frenetikoak eta akordeoia elektronikarekin nahasten dira cumbiaren soinu berria bereizteko. Amazonen kantu indigenen tonu altuekin eta chic zapoaren uhin erlaxatu batekin, La Yegros eszenako erregina bihurtu da.

Energiaz beteta iritsiko da Atlantikaldira, eta Ines Osinagarekin partekatuko du agertokia, “Itsas elkarrizketen” barruan kokatutako hainbat abesti interpretatzeko.

La voz de La Yegros evoca sus raíces argentinas y latinoamericanas. Reconocida por MTV Iggy por “dar un toque feminino a la escena de la nueva cumbia argentina”, aporta su feminidad y energía que cruza las escenas de world music con el global bass.

Natural de Argentina pero afincada en Francia, materializa una extraña y explosiva mezcla que va del chamamé dub a la copla funky, y de la cumbia rap a las canciones más bailables. Combina ritmos tradicionales de la selva del noreste de la Argentina, un sonido relativamente desconocido al oído mundial, con una estilo urbano influenciado por vivir en una ciudad cosmopolita como es Buenos Aires. La Yegros no es precisamente una artista nueva. Ha tocado en escenarios muy importantes del mundo como parte de la banda ZZK Club, incluyendo el Central Park Summerstage y Roskilde Festival en Dinamarca, habiendo hecho su debut profesional en 1998 frente a 15 mil personas.

Impulsado por un sonido local y global a la vez, La Yegros hace que la gente baile en sus shows en vivo desde la primera canción hasta la última. La primera dama de la cumbia y su banda han recorrido el mundo tocando en festivales como Mawazine en Marruecos hasta Sziget en Hungría y Transmusicales de Rennes en Francia celebrando su groove contagioso con el público.

Ritmos frenéticos y acordeón se mezclan con electrónica para caracterizar el nuevo sonido de la cumbia. Con tonos altos de cantos indígenas del amazonas y una onda relajada de una rapera chic, La Yegros se ha convertido en la reina de la escena. 

Llega a Atlantikaldia llena de energía donde compartirá escenario con Ines Osinaga para interpretar varios temas enmarcados dentro de las “Conversaciones Marítimas”.


Osteguna 24 jueves

20:00

Sarrerak / Entradas