Edizio honetan bi proiektu aukeratuko dira Gipuzkoako Dantzagunean egonaldia egiteko, eta bakoitzak 3.500€ jasoko ditu.

Proiektuetako bat 2020ko Atlantikaldia jaialdian aurkezteko aukeratua izango da.

Gipuzkoako Dantzaguneak Sortutakoak programaren 16. ediziorako deialdia egin du, Gipuzkoan dantza proiektu berriak sortu, garatu eta zabaltzeko. Hautatutako proiektuek Gipuzkoako Dantzaguneak Errenterian duen egoitzan egonaldi bat egiteko aukera izango dute, eta proiektua aurkeztuko dute Gipuzkoako Dantzaguneak batera zehaztuko duten formatuan.

Deialdiaren helburua

Sortutakoak 16 dantzaren eta mugimendu-artearen esparruan sormen edota ikerketa proiektuei bideratuta dago. Edizio honetan, egonaldiak egiteko bi proiektu aukeratuko dira. Horietako bat Atlantikaldia 2020 Jaialdiari lotuta egongo da. Lankidetza horri esker, hautatutako proiektuetako bat Atlantikaldia jaialdian aurkezpen-erakustaldia egiteko aukera izango du. Proiektuen egileek aukeratu ahal izango dute Atlantikaldiari lotutako proiektua edo gai librekoa aurkeztea. Atlantikaldia 2020 proiektuari lotu nahi diren lanek 2020ko gaiari heldu beharko diote.

Coronavirusak sortutako krisiak ere inflexio puntu bat suposatuko du lehenaldi eta berrasmatu beharreko etorkizunaren artean. Ortzimugan ospatutako Atlantikaldia izango da aurtengoa.

Ortzimuga elkargune puntua da, zerua lurrarekin batzen den puntua, egusenti eta ilunabarren sorrera lekua, eguna eta gaua, perspektiba anitzak bateratzen diren lerroa. Ortzimuga, aurrera begirako aukeren eta ikuspegien multzoa ere bada, norabidea, anbizio zein pentsamenduak hedatzeko gai diren eremua hain zuzen.

Atlantikaldiak 2020 edizioan poesia hau irudikatuko du, Errenterian errotua dagoen aniztasunak etorkizuneko Errenteriarekin bat egingo du lau egunez, herri alai, solidario, aktibo, kohesionatuago eta integratzaileago bat azalerazi eta bultzatuz.

Tradizioz, Errenteriak jatorri desberdinetako pertsonak hartu dituen herria izan da, eta aniztasuna aberastasuna den heinean hau da Errenteriaren balio erantsia, herriko 700 urteko historiak bere nortasunean errotu duena. Horrela, jaialdiak memoria historikoa erabiliko du aniztasuna lantzeko tresna bezala.

Hau horrela, Atlantikaldia 2020 edizioaren itsasontzia prest dago Errenteriako kaian porturatzeko eta urtean zehar honen sarera batu diren kultur proiektu, eragile eta nazioarteko eta lurraldeko profesionalen lanak oholtzaratzeko.

Lanak aurkezteko tokia eta epea

  • Proiektuak aurkezteko epea 2020ko apirilaren 29tik maiatzaren 29ra dago irekita.
  • Eskabideak, eskatutako dokumentazioarekin eta eskatutako formatuan, bidaliko dira dantzagunea@gipuzkoa.eus helbidera.

Oinarriak

Deialdi honetan zehaztutako egonaldietara aurkez daitezke honako pertsonak eta taldeak:

  • Konpainia edo talde egonkorrak
  • Banakako proiektuak
  • Proiektu zehatz baterako berariaz sortutako taldeek

*Baldintza hauek berdinak dira Sortuakoak 16-Atlantikaldiaren kasuan

Dirulaguntza

Sortutakoak 16n hautatutako proiektu bakoitzak 3.500€ko dirulaguntza jasoko du.

Laguntza horrez gain, Sortutakoak16-Atlantikaldia jaialdiaren kasuan, jaialdiko antolakuntzak 1.000€ emango ditu (zergak barne), antolatzaileek zehaztutako data, toki eta ordutegian aurkeztuko den egonaldiko lanaren erakustaldiak sortzen diren gastuak ordaintzeko. Laguntza hori egonaldiaren hasieran jasoko da (3.000 €) eta egonaldiari buruzko memoria bat entregatutakoan (500 €).

Egonaldiak

Egonaldiak egiteko epeak: aukeratutako proiektuen egoitzak 2020. urtean zehar egingo dira Gipuzkoako Dantzagunean, eta datak zehaztuko dira Covid-19 birusari aurre egiteko alerta-egoeraren indarrean dauden neurrien eta epeen arabera. Egonaldia lau astekoa izanen da gehienez.

Hautatutako proiektuek gehienez ere 5 ordu izango dituzte eguneko, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 20:30era. Ordutegi horretatik kanpo, Gipuzkoako Dantzagunearen instalazioen erabilera kudeatzaileekin adostuko da.

Egonaldiak Gipuzkoako Dantzagunearen egoitzan egingo dira (Errenteriako Niessen eraikina). Egutegia, ordutegia eta gainerako beharrak deialdiaren formularioaren proposamenean sartu behar dira.

Egoiliarrek Gipuzkoako Dantzagunearen ikus-entzunezko materiala eskura izago dute eskura, eta proiektuaren proposamenean haren erabilera zehaztu beharko dute. Gipuzkoako Dantzagunearen kudeaketa taldearen aholkularitza ere izango dute

Sentsibilizazioa

Artistak bere lan prozesua ate irekien jardunaldi batean irekitzeko konpromisoa hartzen du, ikasleei, edotai Gipuzkoako Dantzagunearekin bat datorren beste dibulgazio ekintza baten bidez.

Hautatua izatean, Gipuzkoako Dantzaguneak proposatzen dituen sentsibilizazio jardueretan laguntzeko konpromisoa hartzen du artistak, hala nola, beste artista batzuekin topaketak egitekoa, Sortutakoakeko gainerako artistekin elkartzekoa, proiektua Gipuzkoako Dantzaguneko erabiltzaileei aurkeztekoa, eta proiektuaren azken erakusketa egitekoa.

Artistak, egiten dituen komunikazioetan, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Dantzagunea aipatzera behartuta dago, eta Sortutakoak 16-Atlantikaldia ere bai (horretarako hautatua den proiektuak).

Aurkeztu beharreko dokumentazioa, izen-ematea eta deialdiari buruzko informazio gehiago hemen