Larunbata 21 sábado

13:00-14:00

HERRIKO PLAZA

Verona probintziako herri batean jaioa, Flavio Bánterla txikitatik hasi zen musika ikasten eta 18 urterekin, ingeniaritza informatikoa ikastera, Paduara joan zen. Erasmus beka bati esker, Euskal Herrian bukatu zituen ikasketak. Bertakoa zein beste kultura batzuk behatu eta ondo mamitu ondoren, betiko galdera dauka uneoro buruan: “NOR NAIZ NI?” Rock progresiboa ardatz zuen “l’ombreraya” formazioan hasi zuen ibilbidea Flaviok eta “Trainsalpine Boys” izeneko folk taldearekin 2009ko Donostia Hiriko Pop Rock irabazi zuen. Aurreko taldeekin bezala, pop musika sentikor eta sutsuz betetako “El octavo arbol” proiektuan ere, bakarlari gisa hasi baino lehen izan duen proiekturik pertsonalena izandakoan, Flavioren musika sortzeko eta idazteko erak aurrera egin du, doinu alaiak eta harmonia klasikoak aurkitu nahian, orkestrak eta sintetizadoreak lagunduta. Bakarlari gisa grabatutako aurreneko diskoak, “Mystic Pop” (Warner / BMG 2018) izenekoak, zabaltzen du Flaviok bilatzen duen estetikaren zein norbanakoaren indar guztia, edozeinen eskura dagoen zoriontasunarekin batera. Berriki, Siglo21 irrati saioan aurkeztu du Flaviok bere diskoa. Radio 3-ek Museoen nazioarteko egunaren inguruan antolatutako ospakizunetan ere jo du autore italiarrak, eta BMG-The New Music Company ekoiztetxearekin sinatuta dauka kontratua.

Flavio Bánterla nace y crece en un pueblo de la provincia de Verona. Empieza a estudiar música desde muy pequeño, a los 18 años se muda a Padua para cursar la carrera de ingeniería informática que terminará en el País Vasco gracias a una beca Erasmus. Observar su cultura desde fuera y empaparse de otras le lleva a la eterna pregunta: “io chi sono?”.Del rock progresivo con “l’ombreraya”, al folk con “Trainsalpine Boys” (que le vale el primer premio del concurso Pop Rock Ciudad de San Sebastián en 2009) hasta el “pop emocional y furioso” de “El octavo árbol” (el proyecto más personal antes de la carrera en solitario), la forma de componer de Flavio evoluciona hacia tonos luminosos y armonías clásicas, apoyadas en arreglos de orquesta y sintetizadores. Su primer disco en solitario, “Mystic Pop” (Warner / BMG 2018) transmite toda la intensidad de su búsqueda estética y personal, impulsada por la visión de una felicidad al alcance de todo el mundo. Recientemente presenta el disco en el programa Siglo21, actúa en la fiesta del Día internacional de los Museos organizada por Radio 3 y firma un acuerdo editorial con BMG – The New Music Company.