Atlantikaldiak irailaren 19tik 22ra ospatuko du bere seigarren edizioa, eta urtero bezala, jarduera artistikoak eta kulturalak programatzeko proposamenak jasotzeko deialdia luzatu nahi die herritar zein inguruetako eragileei.


Proposamenak baloratzeko garaian, antolakuntza batzordeak honako irizpide hauek izango ditu kontuan:

  • Urtean zehar antolatutako ohiko ekitaldien errepikapena ez izatea, hots, berrikuntza bat barneratzea.
  • Parte-hartzea sustatzea
  • Eragile ezberdinen arteko elkarlanetik sortutako ekimena izatea.
  • Kaletarra izatea, topagune izatea.
  • Kultur aniztasuna bultzatzea.

Proposamenak aurkezteko epea martxoaren 25etik maiatzaren 3ra arte egongo da zabalik, bi egun horiek barne. Dokumentazioa online aurkeztu behar da, webgunean dagoen eskaera-formularioaren bidez.

Behin Atlantikaldiak proposamenen balorazioa egin eta gero, ekainaren 7a baino lehen jarriko da harremanetan igorlearekin antolakuntza batzordea.

Informazio eta argibide gehiagorako atlantikaldia@errenteria.eus helbide elektronikora idatz dezakete interesdunek, edo 943 44 96 34 telefono zenbakira deitu.