Kultur Topagunea
Aurtengo Atlantikaldia ohi bezela ez gauzatzera eraman gaituzten baldintzak aski ezagunak dira. Honen aurrean, irailaren 24tik 27ra soilik musika kontzertu nagusiak eta argazki erakusketa burutu zirela ikusirik, programazioa urtean zehar luzatzea erabaki zen.
Formatu ezberdinak arakatu dira eragileak eroso egon daitezen eta segurtasun neurri guztiak berme osoz bete daitezen. Modu honetan Atlantikaldiaren presentzia denboran luzatzen da, eragileek jarduerak egitea ahalbideratzen eta kulturaren gaitasun eraldatzailea agerian uzten da.
Covid-19 protokoloa
SEGURTASUN TARTEAK
1.5 metroko distantzia
AFORO MUGATUAK
Sarrera gonbidapenekin
HIGIENEA
Gel hidroalkoholikoak
ELKAR-ZAINTZA
Musukoen erabilera
Itsas Elkarrizketak
Atlantikaldia ez da musika jaialdi bat gehiago. Atlantikaldiaren barruan beste jaialdietatik paregabe egiten duen Itsas elkarrizketak izeneko ekimena jorratzen da. Ekimenaren barruan, kanpotik etorritako eta bertako artisten arteko elkarlana bultzatzen da, ondoren eszenatokian islatzen dena. Ikuskizun berezi eta errepikaezinak lantzen dituzte, honek Atlantikaldiaren taula gainean ikusten dena ikuskizun apart bilakatzen du.
Ortzimugak
Zeruak eta itsasoak bat egiten duten puntua, lehenaldi eta etorkizunaren arteko metafora bilakatuta, garaien arteko inflexio puntu bihurtu da. Ortzimuga, aurrera begirako aukeren eta ikuspegien multzoa ere bada, norabidea, anbizio zein pentsamenduak hedatzeko gai diren eremua hain zuzen.
Aforo mugatuak
Kontzertu gunea
Musika egitaraua
Segurtasun protokoloa





