Aurtengo edizioaren helburuak


Atlantikaldiak, itsasontzi handi bat bailitzan, lau eguneko kultur lehorreratze handi bat irudikatuko. Berarekin, munduko txoko ezberdinetako musikak, hizkuntzak, gastronomiak, jolasak eta bestelako kultur jarduerak ekarriko ditu. Lau egunez Errenteria kolorez eta doinuz beteko da, garai bateko itsas portuetan bezala etorrera bakoitzarekin herria goitik behera eraldatuz.
 

Jaialdiak nortasun berezidun guneak sortuko ditu bereziki apaindutako Itsas topalekuak (portuak) irudikatuz. Topaleku hauen bitartez hiriko zenbait espazio eraldatuko dira. Gune hauek berriak izango dira herritarren zein bisitarien begietan. Horrela, topalekuek, Atlantikandia ikuspegi zabalarekin gozatzea ahalbidetuko dute.

Topalekuek, kaleak eta plazak eraldatuko dituzte eta erabilera berriak emango zaizkie. Guneak eraldatzeak jaialdiaren balio eta helburuekin bat datozen hainbat esparru lantzea lagunduko du:

  • Lankidetza
  • Interakzioa
  • Antolaketa
  • Ezagutza trukaketa
  • Sorkuntza
  • Kaleko bizitza
  • Aniztasuna
  • Jendarteko harremanak
  • Aisialdia
  • Originaltasuna
  • Aktibazioa
  • Erabilgarritasuna
  • Jasangarritasuna
  • Ondarea
  • Natura
  • Aurreiritzi eza edo hauek haustea

Zer baloratuko da?


Proposamenak baloratzeko garaian, antolakuntza batzordeak honako irizpide hauek izango ditu kontuan: Urtean zehar antolatutako ohiko ekitaldien errepikapena ez izatea, hots, berrikuntza bat barneratzea; partehartzea sustatzea, eragile ezberdinen arteko elkarlanetik sortutako ekimena izatea; itsasoa ardatz hartuta sortutako ekimena izatea; kaletarra, topagune izatea.