Atlantikaldia 2017: Itsas topaleku

Irailaren 21etik 24ra


Atlantikaldia, itsasontzi handi bat bailitzan, lau eguneko kultur lehorreratze handi bat irudikatuko du herria Itsas topaleku bilakatzen. Berarekin, munduko txoko ezberdinetako musikak, hizkuntzak, gastronomiak, jolasak eta bestelako kultur jarduerak ekarriko ditu. Lau egunez Errenteria kolorez eta doinuz beteko da, garai bateko itsas portuetan bezala etorrera bakoitzarekin herria goitik behera eraldatuz.

Jaialdiak nortasun berezidun guneak sortuko ditu bereziki apaindutako Itsas topalekuak irudikatuz. Topaleku hauen bitartez hiriko zenbait espazio eraldatuko dira aurreiritzi gabeko guneak bihurtzeko helburuarekin. Gune hauek berriak izango dira herritarren zein bisitarien begietan. Horrela, topalekuek, Atlantikandia ikuspegi zabalarekin gozatzea ahalbidetuko dute.

Edukia bertako eragileek emango diote, izan ere, haiek baitira jaialdiaren programazioa osatzen dutenak eta beraien proposamenak dira Atlantikaldiaren muina. Era berean, Errenteria beti izan da mundura irekia. Mendetan zehar beste herrien influentzia izan du eta gaur egun aniztasun hau bere nortasun zeinua da. Horrela, eragileak dira herriaren aniztasunaren benetako islada.

Kultur anitzen lehorreratze honek herria Itsas topaleku bilakatuko du.