Aurtengo edizioak paperezko txaluparen irudia indartuko du. Orain arteko logotipoan agertzen den armarriaren eguneratze ikonikoa dugu hau. Jaialdiaren identitate grafikoa indartzeko asmoz, irudia erabilera berrietara zabaldu nahi da.

Paperezko txalupatxo batek ur handitan denbora luzez nabiga dezake, eta Atlantikaldiak duen asmo berberarekin bidaia luze bat egiteko jaio da.


Deskargatu irudia eta erabili zure mugikorreko profil bezala!