The Rolling Stone: Handia da oso Nneka, eta bizi-bizia bere afro-soula.

Nneka abeslari eta konpositore nigeriarra azken urteotan sortutako afro-soul abeslari onenentzat dute. Ahots miragarria berea, inorentzat eroso ez diren egiez hitz egiten duena, diskurtso ludiko eta baikorraz ordea, Erykah Badu edo Lauryn Hill bezalako diva handien musikaren ildotik.

My Fairy Tales bere azken albuma kaleratu zuenetik, Nnekak 150 kontzertu baino gehiago eman ditu mundu osoan zehar, 500.000 pertsonatik gora bildu izan dituztenak. Duela gutxi, The Times egunkariak hauxe zioen berari buruz: “Azken urteotan sortutako soul abeslari onenetakoa” eta honako hau Rolling Stone aldizkariak: “Handia da oso Nneka, eta bizi-bizia bere afro-soula”. Aurten, bere musika eta sorkuntzaz gozatzeko aukera izango dugu Atlantikaldian.

The Times: Azken urteotan sortutako soul abeslari onenetakoa.