Juan Mari Aburto Bilboko alkateak hilaren 28an, asteazkena, inauguratu zuen Basque Fest jaialdia. Arratsaldeko 20:00etan, Azkuna Zentroan, eta bertan izan ziren Julen Mendoza Errenteriako alkatea eta Atlantikaldia jaialdiko zuzendaria den Laura Landa. Zuzeneko musika izan zen programazioari hasiera emateko protagonista garrantzitsuena, eta Manez eta Kobreak taldearen emanaldiarekin hasi zen. Thierry Biscary da taldeko burua, eta euskal errepertorioa eskaini zuen ikuskizunean parte hartzen duten zirkuko hainbat artistekin batera. Atlantikaldia jaialdiarekin egindako lankidetzari esker iritsi zen taldea Bilbora. Aurtengo Basque Fest-eko jaialdi gonbidatua Atlantikaldia izan da. 

Marka guztiak hautsi ditu aurtengo edizioak; 100.000 pertsonak bisitatu dute jaialdia.