3,2,1… Atlantikaldian grabatzen! ¡Exprés y acción!


Bideo expres lehiaketa. Parte hartzaileek 48 ordutan bideo bat grabatu, editatu eta aurkeztu dute.

Martxan dago Atlantikaldia jaialdiak eta OzZinema elkarteak antolatzen duten Bideo Express! lehiaketara aurkeztu diren lanak online bozkatzeko sistema. Urriak 16 astelehenetik urriaren 21era bitartean eman ahal izango da botoa.

Pertsona bakoitzak boto bakar bat eman ahal izango du, helbide elektroniko batekin. Bozkatzeko epea bukatzen denean, konfirmazioa eskatuko da emandako helbide elektronikotik.