Parte hartzeko izen ematea zabalik dago irailaren 8ra arte.

Azokak sortzaileen lanak erakustea, garapen ekonomikoa sustatzea eta beraien arteko elkarrekintza sustatzea du helburu.

Hau dela eta, Atlantikaldia jaialdiak bertan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi die sortzaile guztiei.

Jaialdiak bere webgunean argitaratu ditu parte hartzeko oinarriak. Izen ematea webgunetik bertatik egin daiteke eta irekita egongo da irailaren 8ra arte. Parte hartzea doakoa da eta online onarpena irailaren 11an emango da ezagutzera.

Baldintzak, oinarriak eta izen ematea