Atlantikaldia 2017 hemen da jada jaialdiaren aurretik antolatzen diren ekintzekin.

Donostia 2016, Euskaltzaleen Topagunea eta Europa Atlantikoko bestelako sei hizkuntza gutxitutako eragileen arteko lankidetza proiektua da Tosta, Europako Kultur Hiriburuaren enbaxada ibiltaria ere izan dena. Iazko udaberrian abiatu zen eta, zehazki, galiziera, irlandera, eskoziar gaelikoa, kornubiera, galesera, frisiera eta euskara elkartu ditu ordutik.

Tostaren bidaian jasotako esperientziak hizkuntza kudeaketarako gida batean eta dokumental honetan bildu dira. 2016ko Atlantikaldia izan zen proiektuaren protagonista nagusietako bat. Dokumentala datorren asteartean, ekainaren 6an eta asteazkena ekainaren 7an Niessen Kulturgunean aurkeztuko da.

Euskaltegietako ikasleentzako saioa:

Eguna: Ekainak 6 asteartea
Ordua: Goizeko 9:30ean
Lekua: Niessen Kulturgunea
Prezioa: Doan

Saio irekia:

Eguna: Ekainak 7 asteazkena
Ordua: Arratsaldeko 19:00etan
Lekua: Niessen Kulturgunea
Prezioa: Doan