Itsasontziak ibaian

Atlantikaldia jaialdiak azken orduak izango ditu Errenteriako portuan. Hala ere, agurra baino lehen dozena bat inguru ekimenez gozatu ahal izango da.

Txistularien kalerija, itsas modelisten erakusketa, dantza, musika eta, nola ez, haurrei zuzendutako ekimenak izango dira: jolasak eta tailerrak.

Eguerdi aldera itsasontziei agurra egin baino lehen hizkuntza aniztasuna irudikatzeko mosaiko erraldoia egingo da bertaratzen diren herritarrekin. Guzti hori eginda, behar den bezalako amaiera emango zaio jaialdiari Abbadie ikukizunarekin.