Chambao

Chambao eta Terrakota taldeek Atlantikaldia dantzan jarri zuten atzo, hilak 24, Atlantikaldian. Ikusle ugari gerturatu zen La Mari buru duen taldea ikustera, eta askok ezusteko atsegina hartu zuten Terrakota portugaldarrekin. Erritmo bizi eta dantzagarriak ikusleen gozamenerako. Bad Sound Systemen kolaborazioa izan zen kontzertuko momenturik bereziena.

Eta zer esan Chambaoz. “Nuevo ciclo” azken diskoa aurkeztera etorri ziren, bere ibilbideko kanturik arrakastatsuenekin tartekatuz. Ikusleek eskertu zuten euren jarduna, eta Atlantikaldiak inoiz izan duen jende kopuru handiena bildu duen ekitaldia bihurtu da.

Baina kontzertuetan ez ezik, Errenterian jende andana bildu zen Atlantikaldian antolatu dituen ekitaldi gehienetan partehartze handiarekin.

Argazki galerian, eguneko argazki bilduma.