3.Atlantikaldia-goran

Atzo porturatu zen Atlantikaldia Errenterian; musika emanaldi, kultur ekimenei eta Tosta herrixkari lekukoa emanez. Gaur, ostirala, egitarau zabala prestatu dute jaialdira bertaratuko den publiko ezberdinak gozatu dezan.

Eguna, errementari topaketak, itsas modelisten erakusketak eta itsas ondarearen defentsan lan egiten duten elkarteen batzarrak irekiko dute.

Arratsaldean, hizkuntza gutxituen inguruan aritzeko mahai ingurua, Algeria eta Maroko produktu tradizionalak dastatzeko aukera eta Aingura Fabrika Errealaren inguruko hitzaldia izango dira, besteak beste. Gainera, haurrei zuzendutako jolasak eta paper-toleste tailerra egingo dira.

Musika protagonista
Musikak leku handia izango du arratsalde zein iluntzean, kultura eta herrialde ezberdinetako doinuak eta erritmoak nahasiz gune ezberdinetan. Eguna amaitzeko, gainera, Tosta BandarenSophie Stephenson dantzari eskoziarraren kolaborazioarekin– eta Goran Bregovic balkanetako konpositore ospetsuenaren emanaldiez gozatu ahal izango da.  Arratsaldeko 20:00etan izango da lehena eta 22:30ean, bigarrena.

Gogoratu, Bregovicen kontzertuaren ondoren, goizeko 01.00etan tren zerbitzu berezia eskainiko duela Euskotrenek, Hendaiara eta Lasarte-Oriara.